Bo Wang, baritonoa

Bo Wang, nazioarteko eszenan agertzen ari den belaunaldi berriko Txinako baxu-baritonoetako bat, gero eta ezagunago ari da egiten lied errepertorioan duen sentsibilitate artistiko sakonagatik, opera-arloko moldakortasunagatik eta bere tinbre fin eta erresonatzaileagatik. Zhejiang Conservatory of Music-en (ZJCM) ikasi zuen eta, gaur egun, masterra egiten ari da Berlingo Hochschule für Musik Hanns Eisler-en. Yuriko Watanabe piano-jotzaileak lagunduta, 2025ean Dublin Song Series Prize saria irabazi zuen Stanisque aw Moniuszko Nazioarteko Ahots Lehiaketan, eta lehen saria eta publikoaren saria Helmut Deutsch Liedwettbewerb delakoan. Bere lankidetza artistikoa markatzen jarraitzen duen inflexio puntua izan zen hori. Urte berean, finalista izan zen Operalia lehiaketan ere. 2024/25 denboraldian, Thomas Hampsonen mentoretza jasotzeko aukeratu zuten Heidelberger Frühlingen esparruan.