Tokion jaio eta Londresen hazi zen. Weimarreko Hochschule für Musik Franz Liszt eta Budapesteko Franz Liszt Musika Akademian ikasi zuen eta, gaur egun, Konzertexamen Liedgestaltung ari da egiten Karlsruheko Hochschule für Musik eskolan. Heidelberger Frühling-eko Liedakademieko eta New Yorkeko Carnegie Hall-eko Renée Fleming-eko SongStudioko bekaduna izan zen. Hainbat lehiaketa ospetsutan saritua izan da, besteak beste, Zwickauko Internationaler Robert-Schumann-Wettbewerb, Stuttgarteko Internationaler Wetbewerb für Liedkunst eta Montrealeko Concours musical international lehiaketetan. Bo Wang baxu-baritonoarekin batera, Dublin Song Series Prize saria jaso du Stanisкaw Moniuszko Nazioarteko Ahots Lehiaketan. Bere jarduera artistikoaz gain, Yuriko Watanabek irakasle gisa lan egiten du Weimarreko Hochschule für Musik Franz Liszt eta Freiburgeko Hochschule für Musik eskoletan.
