
Marta Peño, biolina | Luis Rodríguez, biolina | Mario Oltra, biola | Arnold Rodríguez, biolontxeloa
Madrilen sortu zen 2018an. Atzerrian, Salzburgon, Parisen, Londresen, Montrealen, Venezian, Milanen edo Luccan aritu da eta, esparru nazionalean, Madrilen, Bartzelonan, Granadan, Burgosen, Leónen, Santanderren, Oviedon edo Gijonen. Europako laukoteen hainbat erakundetako kide da, hala nola ECMA, Le Dimore del Quartetto eta ProQuartet. Lehen saria jaso du Anton Garcia Abril XI. Ganbera Musikaren Nazioarteko Lehiaketan eta Josep Mirabent i Magrans 26. Ganbera Musikaren Lehiaketan, eta bigarren saria Arnueroko Ganbera Musikaren Nazioarteko XIX. Lehiaketan eta Ciutat d 'Altea I. Ganbera Musikaren Lehiaketan. Bestalde, ohorezko aipamena jaso du Stuttgarteko Zukunftsklang Award 2022 lehiaketan. 2022. urtearen hasieratik, Madrilgo Lázaro Galdiano Museoko laukote egoiliarra da.


