
Katharina Konradi soprano alemaniarra abeslari liriko gisa nazioarteko ibilbidea egin duen Kirgizistango jatorriko lehen sopranoa da. Bere ahots “kristalinoak” eta bere “ahots-teknika bikainak” («Bachtrack») “tinbre-ñabarduren paleta liluragarria” («Das Opernglas») hedatzen dute, hainbat roletan erabiltzen duena, esaterako, Sophie (Der Rosenkavalier), Gilda (Rigoletto) eta Susannaren (Le nozze di Figaro) roletan, bai eta oratorioan eta liedean ere. Operaren, errezitaldien eta kontzertuen artean banatzen du bere jarduera. Bere azken konpromisoen artean, Bayerische Staatsoper, Wiener Staatsoper eta Opernhaus Züricheko emanaldiak, Wigmore Hall-eko eta Vienako Konzerthaus-eko errezitaldiak eta Berliner Philharmonikerrekin eta Münchner Philharmonikerrekin egindako kontzertuak nabarmentzen dira. Oso artista ezaguna da, eta dozena bat grabazio baino gehiagotan entzun daiteke.

Julius Drake Londresen bizi da, eta bere esparruko instrumentistarik onenetakoaren ospea du nazioartean, munduko artista onenetako askorekin elkarlanean aritzen baita. Honela deskribatu du The New Yorkerrek: “piano-jotzaile laguntzaile paregabea”. Erregulartasunez agertzen da auditorio eta musika-jaialdi nagusietan. Abestiarekiko duen zaletasun sutsuak gonbidapenak sortu dizkio Londresko Wigmore Hall, BBC eta Amsterdameko Royal Concertgebouw-rako kantu-sailak diseinatzeko. Bere urteroko kantaldi-sortaren bidez – Julius Drake and Friends –, abeslari aipagarri ugarirekin egindako errezitaldiak eskaini ditu Londresko Middle Temple Hall historikoan: Thomas Allen, Olaf Bär, Ian Bostridge, Angelika Kirchschlager, Iestyn Davies, Veronique Gens, Felicity Lott, Simon Keenlyside, Christopher Maltman edo Christoph Prégardienekin, besteak beste.


