Matilda Sterby, sopranoa

Matilda Sterby OperaWirereko Top ten Rising Stars 2024ko bat izendatu dute, eta berehala agertu da abeslari suediar gazte garrantzitsuenetako bat bezala. Bere ibilbidearen hasiera ikusgarrian emanaldiak egin ditu Vienako Volksoperen, Hannoverreko Staatsoperen eta Malmöko eta Goteborgeko Operan, eta Makenka (Emaztegai saldua), Micaëla (Carmen), Fünfte Magd (Elektra), Contessa (Le nozze di Figaro) eta Fiordiligi (Cosque fan tutte) paperak interpretatu ditu. Kontzertuetan, besteak beste, Monteverdiren Bezperak eta Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatu ditu. Stockholmeko Operahögskolan-en amaitu zituen ikasketak 2019an; eta Wilhelm Stenhammar International Music Competition 2024 eta Schymberg Award 2022 sariak irabazi zituen, eta halaber, Suediako 2024ko Musika Errege Akademiako Bakarlari Sariko finalista eta Birgit Nilsson 2024 Bekako irabazleetako bat da.