Ahotsaren kontrol zehatza, ahoskera argia, musikaltasun adimentsua eta kantatzen duen guztiarekin bihotzera iristeko trebetasunak tenore liriko garrantzitsuenen arteko lekua bermatzen dio Christoph Prégardieni. Aldizka mundu osoko orkestrekin jotzen du, besteak beste, Vienako eta Berlingo Orkestra Filarmonikoekin, Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin, Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrarekin, Dresdeko Staatskapellerekin edo Leipzigeko Gewandhausorchesterrekin. Bere orkestra errepertorio zabalean, oratorio barroko, klasiko eta erromantiko handiak daude, baita XVII. mendeko (Monteverdi, Purcell, Schütz) eta XX. mendeko (Britten, Killmayer, Rihm, Stravinsky) obrak ere. Irakaskuntza da tenorearen bizitza musikalaren zati garrantzitsu bat; 2004tik Koloniako Hochschule für Musik und Tanz-eko irakaslea da eta, gainera, mundu osoko abeslari gazteei masterclasseak ere ematen dizkie aldizka.