Lizentziatura eta masterra sari gorenekin lortu zituen Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan, eta Madrilgo erkidegoko Hezkuntza Sailaren eta Ferrer-Salat Fundazioaren bekak jaso zituen, besteak beste. Encuentro y Academia de Santander, Lumières de Europe (Les Dissonances) eta Musethica jaialdietan parte hartu du. Royal Concertgebouw Orchestrako akademiako kide izan ondoren, 2024tik OBCko bakarlaria eta Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko biola katedraduna da.