


1992an Capelladesen jaioa, ESMUCen eta Basileako Hochschule für Musik-en ikasi zuen. 2014az geroztik, Cosmos Quartet-eko kide fundatzailea da, eta talde horrekin jarduera artistiko bizia du Europa osoan. Laukoteak Heidelbergeko Irene Steels-Wilsing String Quartet Competition lehiaketako lehen saria eta Vienako Artis Quartet Preis saria irabazi ditu, besteak beste. Gaur egun, ganbera-musikako irakaslea da Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (CSMA).

Esparregueran (Bartzelona) jaioa, Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, Londresko Royal Academy of Music-en, Salzburgoko Universität Mozarteum-en eta Basileako Musik-Akademie-n ikasi zuen. Bakarlari eta ganbera-musikari gisa, Bartzelonako Palau de la Música Catalana eta L 'Auditorin, Madrilgo Monumental antzokian eta Auditorio Nazionalean, Bukaresteko Ateneo Errumaniarrean edo Londresko Wigmore Hallen aritu da; duela gutxi, hemeretzi kontzertuko bira egin du bakarlari gisa Txinan. 2018an sortutako ad Vinci hirukoteko kidea da.

Lizentziatura eta masterra sari gorenekin lortu zituen Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan, eta Madrilgo erkidegoko Hezkuntza Sailaren eta Ferrer-Salat Fundazioaren bekak jaso zituen, besteak beste. Encuentro y Academia de Santander, Lumières de Europe (Les Dissonances) eta Musethica jaialdietan parte hartu du. Royal Concertgebouw Orchestrako akademiako kide izan ondoren, 2024tik OBCko bakarlaria eta Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko biola katedraduna da.

1996an jaio zen, Hondarribian. Dresdeko Hochschule für Musik eskolan hezitako biolista da, eta saridun masterra lortu zuen. Ganbera-musikan duen abilezia Tabea Zimmermann eta Heime Müller bezalako maisuekin sakondu du. Esperientzia handia du orkestran, Ensemble Resonanz eta Mahler Chamber Orchestrarekin jo du, eta Hanburgoko Estatuko Orkestrako kide titularra da 2017tik. 2023an, Oskar Nedbal lehiaketaren hirugarren saria jaso zuen Pragan. Empapes Quartetteko kidea da 2020tik.

Blai Bosser Toca OBCko kidea da, eta Basileako ESMUC eta Hochschule für Musik eskoletan ikasi du. Zuricheko Tonhalle Orchester edo Basileako Sinfonieorchester eta Kammerorchester orkestrekin kolaboratu du. 2022an Spirea laukotearekin lehen saria lortu zuen Orpheus Competition lehiaketan. Jaume Bosser bere aitak 2020an eraikitako biolontxelo bat jotzen du.

Oriol Prat Sabaterrek Stuttgarteko Musikhochschulen osatu zuen masterra. 2013an Cosmos Quartet taldean biolontxelo jotzaile gisa sartu zen, eta Lluis Claretekin lan egin zuen. 2012an ESMUCeko goi mailako ikasketak amaitu zituen Damian Martinezekin, eta ganbera musikako eskolak jaso zituen Casals laukotearekin eta Kennedy Morettirekin. 2005ean Bartzelonako Arjau Lehiaketan lehen saria irabazi zuen eta urte berean Jove Orquestra Nacional de Catalunyan jotzen hasi zen; ondoren, 2013an, Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean sartu zen.